XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gau beltza jabetu zen aitaren izpirituaz semea lasterka zetorkiola ikustearekin.

- Garestia benetan nere lorpena!* Negarrez aurkitu zuen semeak eta besarkatuz leporatu zitzaion: - Zergatik egiten duzu negar? galdetu zion.

- Gizonek ez dute negarrik egiten. Gose al zaude?.

Emazteari eman zion lehenik berri txarra eta semeari gero.

Ez zuten bazkari beharrik.

Aberastasunen truke semea bidali zuten Talaiko jauregira, hitzeman bezala.

Deabrua atera zitzaion irekitzera, bera bait zen bixigu begigorri beldurgarria.

- Morroi gazte! esan zion.

- Hemendik aurrera nere esanera egongo zara inoiz jauregitik atera gabe.

Egoera latza zen mutilarena jauregian. Ezin jasana batzutan.

Bere aitamak ongi bizitzeko zegoela pentsatzeak eragiten zion barnean, eta ez zuen etsi.

Gero errazago eramaten zituen nahigabeak.

Gau batez oso zakar joan zitzaion nagusia.

Ahora etorritako guztiak esan zizkion modu txarrean.

Denak entzun eta isil mutila.

Halakoetan aitzaki gutxi aski izaten zuen txarkeriak egiteko.

Badoaz ohera eta mutikoaren oheko egur zaharrek hotsen bat atera zuten etzatean.

Deabrua purrustadaka * jaiki eta sekulakoak bota zizkion aurpegira.

- Eta berriz iratzartzen banauk itsasora botako haut ohe eta guzti.

Kontu haundiz ibili zen gazte dohakabea, baina ohezurak * zaharrak ziren eta betiko hotsak atera zituzten.

Nagusiak ez zuen hitzik atera.

Arnas-estuaz sudurretako korapiloak ezin askatuz botatzen zituen bideko ufadak * sentitzen zituen mutilak.

Ohezurekin bota zuen talaitik itsasora.

Gau hotzean uretan murgildurik ez zen bizirik aterako egur bati lotu ez balitzaio.

Itsu-itsura uhinekin * burrukan hondartza-aldera bota zuen urak.

Egunsentian, ahuldurik, oinez ibiltzeko gauza ez zela, lo gelditu zen lehorrean.